ASTEKO KRONIKA.

(2014ko uztailaren 23an).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOAK.

 

            Agustin Zamakona XXXIII. Oroigarria (Euskal Zirkuituko hamabosgarrena).

 

            2014ko uztailaren 19an (larunbata) jokatu da. Salcedo talde kantabriarrak irabazi du.

 

            Ermuako XIX. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamaseigarrena).

 

            2014ko uztailaren 20an (igandea) jokatu da. Abadiño talde bizkaitarra nagusitu da.

 

            Errenteriako XXIV. Xake Torneoa – Gerardo Elkano XI. Oroigarria (Euskal Zirkuituko hamazazpigarrena).

 

            2014ko uztailaren 20an (igandea) jokatu da.

 

            JOKATZEKOA.

 

            La Boroña Hotela IV. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hemezortzigarrena).

 

2014ko uztailaren 26an jokatuko da, larunbatean, Gijonen (Asturias). Covadonga taldeak antolatuko du eta bere lokalean jokatuko da (Jesus Revuelta kalea, z/g). Arratsaldeko 4 eta erdietan hasiko da. Sariak izanen dira lehenengo hiru taldeentzat. Bazkaria doahinik izanen dute Euskal Zirkuituko taldeetako jokalariek.

 

Iaz, Dias Ferreira taldea (Matosinhos, Portugal) izan zen garailea.

 

            Informazioa: “http://ajedrezgcc.hol.es/circuito-de-la-amistad-2/” webgunean.

 

         MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOAK.

 

            Jokalari beteranoen taldeen Munduko Xake Txapelketak.

 

            Lituaniako Vilnius hirian jokatu dira, 2014ko uztailaren 13tik 21era. 9 txanda izan dira. Taldeek 4 jokalari eta ordezko bat izan dituzte. 90 minututan 40 jokaldi egin behar izan dituzte. 30 minutu gehiago izan dute partida amaitzeko. Hasieratik jokaldiko 30 segundo gehiago izan dute.

 

            50 urtez gorako Txapelketa Irekia eta Emakumezkoena batera jokatu dira, emakumezkoen lau talde soilik zirelako.

 

            Lituania 1 taldea nagusitu da, 17 puntuz. Eduardas Rozentalis (2.603), Aloyzas Kveinys (2.527), Vidmantas Malisauskas (2.409), Virginijus Dambrauskas (2.277) eta Laimutis Solys (2.310) aritu dira talde txapeldun honetan.

 

            Ingalaterra 1 taldea bigarren geratu da, 15 puntuz. Hirugarren Emakumezkoen Errusia taldea izan da, 12 puntuz.

 

            Laugarren Rositsan ir Maccabi Lituania taldea geratu da, 12 puntuz. Bosgarren, Logika Lituania, 11 puntuz. Seigarren, Moldavia, 10 puntuz. Zazpigarren, Emakumezkoen Georgia taldea, 9 puntuz. Orotara, 18 talde aritu dira.

 

            Lehenengo hiru taldeek jaso dute domina. Laugarrenak eta bosgarrenak diploma. Bost taldeek dirua ere jaso dute.

 

            Emakumezkoen talde txapelduna Emakumezkoen Errusia taldea izan da (hirugarren geratu da, 12 puntuz). Talde hau osatu duten jokalariak hauexek izan dira: Galina Strutinskaia (2.306), Ludmila Saunina (2.186), Elena Fatalibekova (2.243), Valentina Kozlovskaya (2.161) eta Natalia I. Titorenko (2.129).

 

            Bigarren Emakumezkoen Georgia taldea izan da (zazpigarren geratuta, 9 puntuz). Hirugarren Emakumezkoen Letonia taldea geratu da (bederatzigarrena izanik, 9 puntuz).

 

            Laugarren Emakumezkoen Lituania taldea sailkatu da (hamazazpigarren geratuta, 3 puntuz).

 

            Lehenengo hiru taldeek jaso dute domina. Dirua ere bai.

 

            65 urtez gorako Txapelketa irekian, Saint-Petersburg-Errusia taldea nagusitu da, 17 puntuz. Bere jokalariak hauek izan dira: Vadim Z. Faibisovich (2.337), Vladimir I. Karasev (2.367), Nikolai M. Mishuchkov (2.318) eta Viktor Turikov (2.259).

 

            Bigarren Errusia taldea geratu da, 16 puntuz. Hirugarren, Letonia taldea, 12 puntuz.

 

            Laugarren, Austria taldea, 11 puntuz. Bosgarren, Suitza taldea, 8 puntuz. Seigarren, Danimarka taldea, 8 puntuz. Zazpigarren, Milsa-Lituania, 8 puntuz. Orotara, 10 taldek jokatu dute.

 

            Lehenengo hiru taldeek domina eta dirua jaso dituzte.       

 

            Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr140160.aspx?lan=1&art=0&wi=821” webgunean.

           

         EUROPAKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOA.

 

            Emakumezkoen Europako Banakako XV. Xake Txapelketa.

 

            2014ko uztailaren 6an hasi zen eta 17an amaitu da Bulgariako Plovdiv hirian. 11 txanda izan dira. 40 jokaldi egiteko 90 minutu izan dituzte. Partida amaitzeko 30 minutu gehiago ere bai. Hasieratik, jokaldiko 30 segundo gehiago ere. Txapeldunak 11.000 euro jaso ditu. Orotara, 60.000 euro banatu dira sarietan.

 

            Valentina Gunina errusiarra (2.501) nagusitu da, 9 puntuz. Bigarren Tatiana Kosintseva errusiarra (2.476) geratu da, 8’5 puntuz. Hirugarren, Salome Melia georgiarra (2.454), 8 puntuz.

 

Laugarren Mariya Muzychuk ukraniarra (2.521) izan da, 8 puntuz. Bosgarren, Natalia Zhukova ukraniarra (2.451), 7’5 puntuz. Seigarren, Nana Dzagnidze georgiarra (2.541), 7’5 puntuz. Zazpigarren, Nino Batsiashvili georgiarra (2.417), 7’5 puntuz. Orotara, 116 jokalari aritu dira.

 

            Informazioa: “http://www.eiwcc2014.eu/rounds.html” webgunean.

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            JOKATUTAKOAK.

 

Covadonga taldeko Jaialdia, 2.200 elo baino gutxiagoko jokalarientzatzako Xake Torneo Irekia.

 

            2014ko uztailaren 18tik 20ra jokatu da, 5 txandatan, Gijon hirian (Asturias).

 

            2.117 FIDE eloko Berna Blazquez Lopez asturiarrak irabazi du, 4’5 puntuz. Asier Gonzalez Pereira bizkaitarra (2.060) 12. postuan sailkatu da, 2’5 puntuz. 23 jokalari aritu dira.

 

Informazioa: “http://chess-results.com/tnr129936.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821” webgunea.

 

Covadonga taldeko Jaialdia, 1.800 elo baino gutxiagoko jokalarientzatzako Xake Torneo Irekia.

 

            2014ko uztailaren 18tik 20ra jokatu da, 5 txandatan, Gijon hirian (Asturias).

 

            1.787 FIDE eloko Alvaro Alvarez Gonzalez asturiarrak irabazi du, 4’5 puntuz. Javier Salas Martin bizkaitarra (1.786) 5. postuan sailkatu da, 3’5 puntuz. 39 jokalari aritu dira.

 

Informazioa: “http://chess-results.com/tnr129937.aspx?lan=2&art=1&rd=5&fed=ESP&turdet=YES&wi=821” webgunea.

 

            Sant Marti Nazioarteko XVI. Xake Torneo Irekia, A Multzoa.

 

            2014ko uztailaren 13tik 21era jokatu da, 9 txandatan, Herrialde Katalanetako Bartzelona hirian.

 

            Eloko 2.592ko Karen H. Grigoryan armeniarrak irabazi du, 7’5 puntuz. Mikel Huerga Leatxe (2.458, Nafarroa, Euskal Herria) 23. postuan sailkatu da, 5’5 puntuz (eloko 1’4 puntu galdu ditu).

 

Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr126519.aspx?lan=2&art=1&rd=9&turdet=YES&flag=NO&wi=984” webgunea.

 

            Sant Marti Nazioarteko XVI. Xake Torneo Irekia, B Multzoa.

 

            2014ko uztailaren 13tik 21era jokatu da, 9 txandatan, Herrialde Katalanetako Bartzelona hirian.

 

            FIDE elorik ez duen eta euskal eloko 1.983 puntu dituen Jose Antonio Flores Mendozak irabazi du, 8 puntuz. Perun jaio zen, baina Nafarroan bizi da. Nuevo Casino taldea izan zen bere azkeneko taldea. 51 urte egin ditu 2014an, edo eginen ditu. 161 jokalarik parte hartu dute.

 

Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr126520.aspx?lan=2&art=1&rd=9&turdet=YES&flag=NO&wi=984&zeilen=99999” webgunea.

 

            JOKATZEN ARI DENA.

 

            Gasteizko Nazioarteko VI. Xake Txapelketa Irekia.

 

            2014ko uztailaren 20tik hasi zen eta 27an amaituko da. 90 minutuko partidak, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

5 txanden ondoren, Alejandro Franco Alonso gipuzkoarra (2.479) buruan dago, 4’5 puntuz. Jaime Santos Latasa espainiarra (2.449) bigarren dago, 4’5 puntuz. Ondoren, Jorge A. Gonzalez Rodriguez kolonbiarra (2.385), Javier Marchena Hurtado arabarra (2.133) eta Ignacio Martinez Fernandez de Arcaya nafarra (2.222), 4 puntuz. Iñigo Argandoña Riveiro gipuzkoarra (2.420), Ander Marchena Hurtado arabarra (2.101) eta 6 jokalari gehiago daude, 3’5 puntuz.

 

            2013. urtean Chakkravarthy J. Deepan indiarrak irabazi zuen.

 

Informazioa: “http://www.jemchess.com/Vitoria14/wwwVitoria/crosstablescore.html” webgunea.

 

2014-07-23.

Iturria: Internet.